Enekok dio:

Esandakoaren arabera, hasieran (hauteskunde kanpainan) eta lehen
proiektua (IKEIk egindakoa) ezkutatuz gezurretan ibili da PSOE eta
orain Udala ez dabil inondik inora legeak betetzen.

Guk ez genuen esan ez PSOE ez iñork, gezurra esan duenik, gu ahalegindu ginana zertan zen: 1.-Psoek bere kanpainan hasaldutako infografia, Gero Udaletxeak infografia bera denoi buzoiratutakoak bazuela funtsa on bat barrenean, hau da IKEIko proiektoa, hauen Lur azaleko antzak transparentzietan nahiko argi geratu zirela usten dot. 2.- Lur azpian orain egin behar diren 4 garaje plantak, oso aurretik pentsatuak daudela Ikeiko proiektoan, orain gauza bat esango deuat argiago ikus deuan, honekin lotuta Ikei ko proiektoko 4042m2 garaje plantak E.center en ere bai berdin berdin doazak, eta kasualitatez proiekto hartan egon zitekeen akatz bera kopiatu dutela, hau da : publikoak diren ia 500 m2 (casco eta coliseo azpiko errepidearenak) erabili dituztela eta horiek legez BETI publikoak dira eta izanen dira ,eta juxtu hori da udaletxeak EB-Aralarreri onartu dion elegite bakarra.

Guzti hau zergaitik esan genduan?, ba badelako herri honetan zenbait jende esaten duana infografia soil bat besterik ez dela, eta desinformatzen gabiltzala, era honetan demostratu nahi izan genduan bazegoela zerbait guzti horren sustengu, norbaitek akaso udaletxera joan eta fakturak eskatu ditzazke (Ikeirenak), ze dohakoak ez dut uste izango zirenik (jakin dezala enpresa horrek 2005 urrian beste informe bat egin zuela, orain komentatzen gabiltzana 2004 urtarrilekoa da)

Ez genduan esan ezta ere ezer eskutatu dutenik, bakarrik herriari heldu zaion informazioa modu eta maila oso desberdinean heldu zaugula baizik.

Beharbada hik erabilitako hitz horiek ondorio gisa ateratakoak izan daitezke

Guzti hau hitladiko lehen partean esan genduan

Bigarrenean partean esandakoak Josuk erantzun dizkixaz

Zer eskatzen genuan?, ba jendeari esku ezkerrarekin GUZTIOK ETA GEHIAGO ZIÑATZEKO, eta udaletxeari proiektoa AI 137.01 fitxak esaten deuazen paremetroetan egitea, eta auzokideei ziñezko babesa emotea.

Legea irakurtzea juxtu nere ideia zen, eta egur otza entzun diat , bainan kasu honetan objetiboa argi eta garbi geratu da (baita ere pelma et plasta), ondo isladatu da legea ondo esgutzen dugula, legea ez dala biblikoa, ba demokreten bibliatzat har gentzake modu batean, guk esandakoa kontrastatua dugu, konbenziduta gaude, eta badaude arrasto nabarmenak "tranpak" nola eginak diran ez ditugunak esan, esan neuan ere eta berriro errepikatuko diat, udaletxeak badakiela lur zoruak zer esaten duen, ze objetibo dauzkan, objetibo horiek urratzen dituztela (zergatik bestela pasa den hileko pleno extraordinarioa?) eta zirrigitu guztiak erabiltzen ari dela lur soru legea gainetik pasatzeko, eta neri behintzat udaletxeekiko ditudazan bete beharrak era berean ez betetzeko bidea irikitzen didala udaletxe hoenk orain arte erakutzi didan jokabidearekin,

Beraz orain "Off the Record": EGIN GAITEZEN HIRITAR INSUMISO ¡¡¡


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to