Mikelek dio:
Eibar anbulategian (edo lehengoan Mikel Lizarraldek esandako bezala,
Gubi dendan) bukatzen denaren beste froga bat.

Ardantzako geltokiaren obrak direla eta, berehala sortu dute San Juan
kalean markesina, zementoa eta hainbat aparkaleku kenduz, autobus geltokia.

Zenbat denbora darama Errebalen, "Peatones" dioen kartel fotokopiatu
batek, munizipalen zintak lurrean eta oinezkoendako arriskuak? Argazkia
ateratzeko modukoa izan ohi da, jendea autobusera igotzeko zain
zebrabidearen gainean, autobusa geldirik, eta Blas Etxeberriatik
datorren kotxea zebrabide gainean.

San Juan kalean berriz, markesina, BUS "pintada" lurrean eta aparkatzeko
leku gutxiago. Aintzane, orain borroka gehiago daukazue lekutxo bat
hartzeko. Laster San Juan kaleko doblefila, triplefila bihurtuko da.
+++
Ba onezkero jakingo dozue ba errebal nundik datorren, ba ahintzinako Arrabal etik, eta arrabalak sekula santan iñork inoiz kaso ez egiteko sortuak dira; hori bai kontuz gero norbaiti zerbait bururatzen zaionean ¡, "peligro de muerte"

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to