Luistxok dio:
baina zalantza nagusia zera dut: Oteizaren "kontrakoa" da? ala aldekoa?
Ni neuk etxakixat, eta ez najuan esagutzen,
olerkia irakurtzeruzkoan,
hire moduan seguraski, bi zentzuak ikusten dizkiot,
eta Oteiza hori zen: bizitzan kontradiktorioa,
beraz "Oteiziano" petoa
Ia beste norbaitek argaitzeko gai den
----
Euskel sustrai
herri honen mamia non dago?
hauxe duk nere ustea
ez cromlech, ez dolmenetan ez harri koxkor zaharretan
itsaso bazter-etxetan ta mendi baserrietan
oraindik bizirik bainan usakon (?) ilunpetan
estaltzera dihoakigun hizkuntza gurea
mendi-mendian otea
botoi horiaz betea
Jorge de Oteiza hi haiz
olagizonen semea
hire mailuak ordea
irudimenezko mailu horrek
ez tiriki-taukirik
ursa (?) moldatzeko joak
ez baitute soinurik
bihotzarentzat baizik
---
Hasier Etxeberriak esan dit Juan Mari Lekuonarena izango dela seguruenik...
eta Antton Valverdek ere kantatu izan duela, izatez gaur arratsaldean bertan
Valverderen ahotsean jarri dutela Euskadi irratian.
Hasierrek dio gainera abesti goxoa dela Oteizarekiko... Niri ez zait hori
iruditzen, kromletx eta ostietan egon beharrean (nonbait Oteizaren ustea),
euskal sustraiak gure hizkuntzan daudela dio kantariak, eta esango nuke
leporatzen diola Oteiza hizkuntza hori ulertzen ez duela... Bueno, igual ni
oker nago: Hasier Etxeberria literaturan eta Oteizagintzan jantziago dago
duda barik. Inork argibiderik edo interpretazio gehigarririk emango?
Mila esker.
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
__________ Información de NOD32, revisión 3541 (20081021) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.