Imanoltxu, zelan ateratzen dituzu zuk belaunaldi kontuak? Serrano eta
Montoiaren artean ia hogei urteko aldea egon liteke; eta beste
horrenbeste irakurri dituzun bi liburuen artean ere.

Epaltza, berriz, hurbilago Montoiagandik Serranogandik baino; eta haren
liburuak, rock'n'roll-etik, izenburuaz gain, ezer gutxi. Hiruretan
liburu honena horixe duzu, zalantzarik gabe, baina baita zailagoa ere:
lehen kapitulua maldan gora egin arren, segitu irakurtzen, pare bat
kapitulu gutxienez, estilora egindakoan eta tramari antzematen
hasitakoan asko irabazten du-eta. Hala ere, gozakaitza egiten bazaizu,
niregatik utzi lasai, irakurketa ez baita sufritzeko.

x.

El 04/11/2008, a las 23:31, Imanol Trebiño escribió:

    Irakurterraza, entretenigarrixa, ondo estrukturatuta, ondo dago.
Zeozer falta jako "oso ona" izateko baina, dana dala, merezi dau.
    70-80 urteteetako rock giroan dago kokatuta, kuriosua, lehen
irakurritako Asier Serranoren ha hura eta orain leitzeko asmua doten
Epaltza-ren "Rock'n'roll" lez. Serrano eta Montoia, oker ez banago,
idazteak gain, musikariak be badira. Horrez gain, hirurak gutxi gora
behera, belaunaldi berekoak. Giro horrek markatuak? Belaunaldi
horretakoak garenok gure gazte denborako bizimodu horrekin zizelkatuak
geatu gara?
        it<ATT43159.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to