Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldeak 50 urte bete ditu aurten eta
hori ospatzeko jaialdi bat antolatu dugu larunbaterako, azaroaren 15erako.
Azken urteotan gure irakasle, lagun eta erreferente izan diren zenbait
dantza talde gonbidatu ditugu, eta denok batera "Saria bete dantza" jaialdia
egingo dugu Eibarko Coliseo antzokian.

Zuberoako dantzak ekarriko dituzte Argia dantzari taldeak eta Jean Mixel
Bedaxagarrek, Galdakaoko Andra Marik Durangaldeko dantzari-dantza eta
Bizkaiko jota zaharrak eskainiko ditu, Iruñeko Duguna dantza taldeak
Jaurrietako emakumeen dantza eta Otsagabiako dantzak, Añorgako Arkaitz
dantzariek soinu-zaharrak eta Elgoibarko Haritz-ek Gipuzkoako
brokel-dantzako zenbait ale. Horiekin batera Eibarko Kezka dantza taldeak
Arrateko ezpata-dantza, koko-dantzak eta kostaldeko dantza sorta bat
eskainiko ditu.

Eibarko Udalak erabaki du Jorge Oteizak sortutako Txopitea eta Pakea saria
ematea Kezka dantza taldeari 50 urteko ibilbidean egindako lanagatik.
Oroigarria larunbatean, Saria bete dantza jaialdian bertan emango digute.

Jaialdirako sarrera dezente saldu da dagoeneko, baina batzuk geratzen dira
oraindik.

Saria bete dantza
Argia, Andra Mari, Duguna, Arkaitz, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Eibar, Coliseo antzokia
2008ko azaroaren 15ean, 19.30etan
http://www.deporeibar.com/dantzak/ <http://www.dantzan.com/blogak/kezka/>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to