2008/11/13 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>:
> Luistxo, zer da quote?
>
> leire, O,5

Hemen goian, zure hiru lerroak, quote edo aipu eran daude. Nik,
bisualki, hiru lerro > zeinuarekin hasten direla ikusten ditut...
Reply edo erantzuna ematean, aurreko mezuaren lerro guztiak "aipatuak"
geratzen zaizkit > zeinuarekin hasita...

Hortaz, nire mezuan > zeinuarekin hasten ez diren lerroak, neure
hitzak dira, besteak, beste norbaiten aipuak (edo, agian, nik neuk
aurreko mezu batean aipatutako zeozer).

Sistema batzuetan > zeinua izan daiteke aipuaren hasierako
lerro-adierazgarria, baina beste batzuetan, beste era bateko sinbolo
bat... edo marra bertikal bat testua apur bat eskuinera bidaltzen
duena...

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to