Kaixo lagunak,
Heldu da Kalamuako Parlamentua publikoki aurkezteko eguna. Datorren
astian izango da, Azaruan 25-ian, Portalean, 19.30etan eta zuek be
gonbidatuta zagozie.
Bertan egongo gara jokua egitten ibilli garan hainbeste lagun, eta bere
nundik norakuak azalduko doguz irudi eta guzti. Ondo pasauko dogu bebai:
sartzian, publikuak txartel batzu jasoko dittu galderekin eta gehixen
asmatzen dittuanak jokua dohan eruateko aukeria izango dau. Gero, luntxa
jaten gagozela, nahi dabenak partidia jokatu ahal izango dau. Eta
garrantzitsuena: egun horretan merkiago salduko doguz jokuak!
Eskertuko detsuegu gonbidapen hau ahal danik eta gehixen zabaltzia, eta
zuen agendetan lekutxo bat gordetzia. Bertan ikusiko garalakuan, agur
bero bat.
Oier Gorosabel Larrañaga
“Kalamuko Parlamentua” jokuan koordinatzaillia
[EMAIL PROTECTED]
653 748 505
http://eibar.org/albisteak/badator-kalamuako-parlamentua/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.