Ados nao esaten dozunakin...ta pegamentuan "espertua", Madariaga abizentzen da.
Muxu



Date: Thu, 20 Nov 2008 23:39:23 +0100From: [EMAIL PROTECTED]: [EMAIL 
PROTECTED]: Re: [eibar] Iruña-Veleia


    Egia esateko, nik ez dakit zer pentsau, baina detaile bat aittatuko dot.
 
    Atzoko "espertoak" adittu nebanian, pegamentuana entzutean belarrian zeozer 
arraroa egin estan: keramika zati horretan inportanteena idatzita dagoena da, 
eta "iruzurraren" froga fisikoak bilatzen zer eta idatzitako horrekin batere 
zerikusirik ez dakan gauza bat aittatu??? Keramika zati bi pegatu egin direla 
esatiak ez dau esangura idatzitakoa gezurrezkoa danikan. Hori baino froga 
fisiko ebidenteagorik ez dabe topatu?? Eta gaur Eliseok pegamentuaren kontura 
esandakoarekin are garbixago kontua.
 
    Ipuin horrekin niretzako erridikuluan geldittu dana pegamentuana atara 
zeban "esperto" hori izan zan.
 
    Komedia honetan nire ustez batzuk zintzo jokatzen dabe, eritzi batekoak edo 
bestekoak izan, eta beste batzuk ez: aldez aurretik faltsuak dirala esan gura 
dabelako -El Correo bera, pegamentuaren "espertoa", beste batzuk mamian egon 
barikan kanpotik idazten dabenak...-, edo aldez aurretik egiazkoak dirala esan 
gura dabelako.
 
    Hori bai, faltsuak zirela ziñuenen agerpenan ostian, ona izango litzateke 
benetakuak dirala diñuenak beren agerpena egittea, baina Eliseona baina 
jantziagoa: hiru ordutako azalpenak, metodo arkeologikoa horrelaxe da, 
horrelaxe topatu genituen, azterketa fisiko-kimikoak hauxe diñue eta horrelaxe 
ulertzen da, irudixak, fotografixak... 
 
    Segituko dau kontu honek?
 
            Ima.
 
 

----- Original Message ----- 
From: Iban Arantzabal 
To: Eibartarrak zerrenda 
Sent: Thursday, November 20, 2008 9:45 PM
Subject: Re: [eibar] Iruña-Veleia
2008/11/20 leire narbaiza arizmendi <[EMAIL PROTECTED]>

Sustatun erantzun dot holan:Tira, ondo.Faltsuak dira. Baina zertarako faltsutu 
dituzte? Hain txarto, gainera? Ez diot helbururik errealik aurkitzen. 
------Eta aurreratuko naiz besteren batek esan aurretik: sinatu dozu Leire. Eta 
klaro, Leire gauza asko da, eta ez da ezer. Bestelakua litzake Leire Narbaiza 
irakurtzia erantzunian. Eibartarraken badakigu zein zazen ze hemengo inor ez da 
anonimua, baiña Sustatun... Hobeto beti firmatzia. Hau diñot, zerrenda honetako 
batzuk erantzunen bat edo beste emon dozuelako Sustatun eta sinatziaren aldeko 
jarrera hartzera animatzeko. Portzierto, oso ondo urten dau Veleiarenak  
Sustatun eta hori editoriaren "kulpiagaittik" izan da, Luistxogaittik. Eskerrik 
asko. Iban 



_______________________________________________Harpidetza eteteko, bidali mezua 
hona:   [EMAIL PROTECTED] jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo 
barik)Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_________________________________________________________________
Los más de lo más, Especial Rankings
http://events.es.msn.com/dinero/listas/default.aspx
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to