Elgoibartik etorrita, apenas herriko mugaraino ailegatzen bizikletari
eta oinezkoentzako bidea egokituko dute hurrengo hilabeteetan.

Gaurko Gipuzkoako boletinean dator obren esleipena
(https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2008/11/25/e0813137.htm), beraz
datorren hilabeteetan arituko dira lanetan.

Gaur egun badago Elgoibartik Maltzagaraino doan bidea, Deba ibaiaren
ondotik doana eta  Saturixo pareraino nahiko ondo dagoena.  Etor
zaitezke bertatik lasai (gero Maltzagan buelta eman edo trenbidera igo
behar duzu aurrera egiteko), baina suposatzen dut dena lautu,
asfaltatu eta azken zatia zabaldu egingo dutela.

Ea egunen baten luzatzen duten eta Eibarrekin eta Plaentxiakin lotu,
ez dut ikusten hain zaila eta.

Eneko
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to