Epa, Ez dakit batenbatek hau komentau daben honezkero... Ni asteburuan enterau naiz, Trikitixa Elkartetik bueltan heldu jatan albistia... Eta atzoko Berria-n honen inguruko karta bat be irakorri neban. Jaurlaritzak 702.000 euro emon detsaz edo emongo detsaz Junkerari beran disko barrixangaittik!!!!!
Ez dakat berbarik. Zer esan honen aurrian?! Nik ez dot entzun eta ez dot entzungo, baiña disko horretan, gaiñera, azaltzen ete da berana dan kanturik? Euskal kantagintzako hainbat kantu sartu dittu diskuan, baiña beste batzuek etaratakuak!! Zegaittik ez detse emoten dirua eureri? Interneten atzo Berria-n azaldu zana topau nahi neban zueri informaziño gehixago pasatzeko, baiña hauxe topau dot, Aralarren salaketia: http://www.aralar.net/Albisteak/1227109884 Sin comentarios... aintzane, lotsatuta (vergüenza ajena esaten dana)
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
