>
> Beno, ba orain ez da egongo fusiorik, ez "a 3" baina ezta "a 2" ere. Eta
> orain zer? Kutxan fusioaren alde lan egin dutenek ez al lukete dimititu
> behar?


Zuk uste baietz? Zergaitik?

Kutxen fusioaren eztabaidan egon da gauza bat batere gustatu ez zaidana.
PSEk beran gobernatutako Udalak erabili ditu bere posizioei indarra emateko.
Adibidez, Eibarko Udala fusioaren kontra agertu da, gipuzkoarron intereson
kontrakoa dela-eta. Ez dut uste eibartarroi asko axola digunik gure diruak
Donostia ala Bilbora bideratzea, ala batetik zein bestetik kudeatzea. Are
gehiago. Zenbat eibartar mugitzen gara egunero Bizkaian, eta eskertuko
genuke fusioa?

Ez dakit nola kudeatu den fusioaren kontua, baina Udala saltsa horietan
sartzea ez zait batere gustatu. Egon behar den tokietan ez dago, askotan.
Eta egon behar ez denean...

Harrigarria Udaleko beste alderdi politikoek ezer ez esatea. Koadrilako
batek dion moduan "Eibar es asín".
j.




>
>
> Mikel
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [EMAIL PROTECTED]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to