Internetera dedikatzen naizenetik, lema eta esaldi fetitxe dexenterekin egiten 
dut topo, baita neuk ere horiek liberaltasunez erabili. Modernokeriak, akaso. 
Akaso pentsa dezakegu berrienari eta etorkizunari zuzendutako lema hauek 
ateraldi novissimoak direla... baina, hara non aurkitu ditudan lema horietako 
bi, berriki, pelikula *zaharretan.*

Bata da THE WORLD IS FLAT. Mundua laua da.
Thomas L. Friedman kazetariaren liburu bat da. Joxe Aranzabalek hala deskribatu 
du bere blogean: "Mundua laua dela dio egileak, eta horrekin esan nahi du 
konektatuta dagoela: hesi ekonomikoen eta politikoen jausteak ekarri du, 
iraultza digitalarekin batera, aukera paregabea negozioak egiteko milioika 
lagunekin munduan barrena."

Ba, begira, nire afizio horietako batean, pelikulak euskaraz azpititulatzeko 
afanean, aurkitu dut lema hori, Mundua Laua Da, 1968ko film batean. Peter 
Sellers-en The Party zoragarrian, elefantea daramatenean etxera, muturrean du 
margotua lema hori elefanteak, The World Is Flat. Nola ez dudan liburua 
irakurri, agian han ere aipatuko da lema ez dela berria, film horretan ez bada, 
1960ko hamarkadako eslogan kontrakulturala dela.

Beste lema moderno bat, Print Is Dead. Papera hilda dago. Egun hauetan, 
pronostiko hau sarritan ikusten da, prentsa idatzian krisia beste alor 
batzuetan baino gehixeago igarriko ote den... Ba 1984ko film batean aurkitu dut 
hau, Ghostbusters-eko Egon Spengler doktoreak pronostikatu zuen.

Bien azpitituluak aurtengo Gabonetan euskaratu ditut, umeei erakusteko film 
zoragarri horiek, eta halaxe egin dut topo bi esaldiekin.
http://www.manterola.org/azpitituluak
http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1230802032
http://www.manterola.org/azpitituluak/euskaraz/1230366745

Batez ere The Party-rekin disfrutatu dute umeek. Madrazok ez luke onetsiko, ze 
jaietan alkohola edatearen aldeko apologia ganberro bat da, baina benetan 
barregarria da pelikula.

Luistxo

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to