2009/1/15 Juan Jose Araolaza <[email protected]>

> Heranegun GPS bat erostea joan nintzan Media Marktera. Banuan lehendik
> baina lapurreta baten ondorioz gabe geratu nintzan.
> Eta ohituta nengoan amatiñori entzuten zenbat zekian eta egia ezan ere
> bronka bota behar banión ere, oso gertukoa nuan.
> Erosketa egiterakuan, galdetu nion, beste ainbeste hizkuntzetan jarria
> dagoenez, iha euskeraz ere jarria zuan. Ezetz baina ematen zidala
> interneteko direkzioa bat eta han aurkituko nuala: eibar.ORG


Iazko ekainien, Irlandara fan aurretik, gu be MediaMarkt-en egon ginen GPS
bat erosteko. Atendiru ginttun dependientia gazte euskaldun jator eta
atsegin bat izen zan (ez da oso normala izeten hori MediaMark-en) eta oso
ondo erakutsi eta azaldu zuzkun modelo eta aukera ezberdinak. Baina guk esan
geutzen TomTom bat gure geuela, horrendako euskerazko fitxategixak ezelako
Interneten Eibar.org elkartearen eskutik, eta dependiente harek, harrittuta
eta oso interesauta, bere ordenadorera eruen ginttun eta nun zauen
erakusteko eskatu, eta guk erakutsi ondoren, apuntau ein zauen. Poztu ein
nintzen, nahiz eta ez euki esperantza haundirik hori gorde edo erabiliko
zauienik aurrerantzien, baina badirudi baietz...

  Igor Leturia
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to