Alkatiari oinguan.
_ALKATIARI__ _
**
* *I
Aitzen emon nahi detsut
era serixuan
Amañan gertatua
anbulatoixuan
juan bihar izan gendun
ez modu gozuan
euripian gaixua
jasuaz pultsuan
hango azensoria
dago ta auzuan.
II
Kasu bakarra ez da
atara kontuak
aurki hasiko dira
bertso ta kantuak
Torrekuak badittu
bere enkantuak
baina ez da biderik
sartzeko santuak
igogailu batekin
akabo autuak.
III
Gaixuak euki barik
tragau biharrian
modua badago ta
hasi biharrian
aurrez igogailua
egoki jarri han
adur onez hasteko
aginte barrian
errespetuz diñotzut
herrixan aurrian
Doñua: Amona edanda
Eibarren 2009.01.15 Trunboi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.