At 11:55 2009/01/19, you wrote: >Hau zerrendan jartziakin ez dakitt ondo egitten dodan. Halakuetarako zer >irizpide daguan ez dakitt. Spam-tzat hartu leikian edo ez.
Bai, auto-spam operazio bat, hortik bueltan dabilena, Gazarekin beste mezu-kate batzuk ere badabiltzan bezala. Arrazoia du kanpainak: Telecinco berdintasuna eskatzen gaztelerarentzat? Ba galizieraren edo euskararen eremuan uhin katodikoetan berdintasuna lortu behar bada, euskarazko kateak sortzen edo gaztelerazkoak ixten izan beharko da. Baina kanpainaren bidez gure buruari proposatzen diogun "ekintza", inork beteko ez duena boikota: 5 teklari dagokion VHF seinalea elurra emititzeko moldatuko du inork? mezua Interneten bidaltzea errazagoa da, duda barik. Hau zahar samarra da. Nik uztailean idatzi nuen kontuaz gaztelaniaz Egunkariaren kasuaz informatzeko sortutako blogean http://www.javierortiz.net/voz/egunkaria/el-castellano-esta-en-peligro Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
