Dantza propagandaren txanda orain. Datorren astean, urtarrilaren 31an, zapatuan, Eibarko Coliseo antzokian: Iker Gomez-en "Absurdo" lana. Musika zuzenean, bideoa, antzerkia eta dantza garaikidea. Artista bizimodua han eta hemen ateratzen ari den eibartar bat da Iker Gomez. Juanita Unzuetarekin hasi zen balletean, dantza ikasketak Bartzelonan burutu zituen eta gero Suizara joan zen. Dantzari eta sortzaile lanetan ibili da Europako zenbait konpainiatan eta orain bere proiektuak bultzatzen ari da Bartzelonatik. Eibarrera dakarren ikuskizuna Mercats de les Flors-ek, Bartzelonan dagoena zentro koreografiko nazionalak ko-produzitu du eta Europako Gazte sortzaileen ziklorako hautatu dute lan hau.
Informazio gehiago hemen: http://eibar.org/albisteak/iker-gomez-eibartarrak-dantza-garaikidea-dakar-coliseora oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
