Imanoltxuk:
> Ai, ai, ai, hauek informatikook...

> Helbide horretan: http://amicus.ehu.es/iBiblioteca/faces/histConexion

Informatikook?   Imanoltxu:

Ematen duzun lotura hori, ZUREA da, ZURE sesioarekin lotutakoa, eta
kanpotik gabiltzanontzat ez du balio. "La sesión ha expirado.
Conéctese de nuevo" esaten dit niri erdera batuan, eta hori
nabigatzailea euskaraz daukadala!  Lehenengo gauza, ikasi lotura
egokiak ematen, hori ere bada liburuzainen lanaren parte.

>   a) "Rapida" dioen horretan, idatzi "Lamaiko"; eta osorik ikusteko goi
> ezkerreko lupan sakatu.

Baina hori ez zen zure lehenengo instrukzioa. Zuk esan zenigun
"Basauri, Serafin" edo "Gorosabel, Oier" bilatzeko, eta hori egin
nuen. Egin zuk aproba "Búsqueda rápida" aukeran. Emaitza: KK zaharra

Orain egizu aproba berdina "Búsqueda avanzada" aukeran, jarri
"termino" eremuan eta gero aukeratu "Cualquier palabra del autor".
Emaitza: KK Zaharra.

Norbaitek instrukzioak behar izan ditu inoiz Googlen bilaketa erraz
bat egiteko edo Amazonen liburu bat bilatzeko?

Niri oso ondo iruditzen zait liburuzainek datubase sistema konplexu
bat edukitzea buruan, kontsulta aurreratu eta datu gurutzaketa
amaiezinekin. Oso ondo, beraien lanaren konplexutasuna garbi daukate
eta profesional onak dira. Txalo bero bat!  Baina mesedez, besteok
zuen sistemak ulertzeko ez dugu zertan bibliotekonomia karrera egin
behar. Gainera ez da sistema horiek garatzen dituzten informatikarien
arazoa, liburuzainak berak nahi izaten dut gauzak konplikatzea. Izan
ditut zenbait esperientzia.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to