eitb-k ez detsa kasu haundirik egin Obamaren "Ardura aro berria"ri, ez
horraittiok!
atzo ailluntzian, klasian, ikasliekin beti egitten dot tarte bat berriketan
jarduteko, barrixak kontatzeko, kuxkuxeuak, pasau jakuena....Ikasle batek
Obaman ziña aittatu zeban, eta beste batzuek galdetu ia ze esan zeban
diskursuan.
Eitb.com-era jotzia erabagi neban, proiektoriakin pantallan jarri eta igual
bidion bat-egongo zalakuan. Holakorik egon ezik, artikulua egongo zan.
Egin neban, proiektoria ixotu, eta haundi-haundi, azpititularrian, bi
lerrotan K bat falta eta luzatu aditza txarto erabillitta!!!! AAAAAAAA!!!!!!
esan eta pare bat ikasle konturatu ziran ergatibua falta zebala!! eta euren
maillia ez da oso altua!
Jakiña kendu egin neban, eta Berria.info-ra jo. Gatxegixa nere ikasliendako.
Gaur zuzendu dittue akatsok: http://ttiki.com/1956
Lotsagarrixa begittandu jatan. Nik asko erabiltzen dot, eta konturatuta nago
askotan euskarazkuak itzulpen hutsak eta txarrak izaten dirala.
25 urte eta kejatzen jarraittu bihar!
leire, hasarre
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to