ETB 2ko Date El Bote saioaren arabera, Pintxo Pintxo jakitzea aski da. Zorionak Zuri ere ondo dago, nahiz eta azkenaldian gero eta onartuago dagoen CumpleaƱos Feliz erabiltzea, bukaeran "Zorionaaaak" esaten bada.
San Mames inguruan harrapatu ninduen Imanol Mena kazetariak, Radio Euskadirako kaleko jendeari Xalbadorren Heriotza kantatzeko eskatzen ari zen (letra zeraman paper batean). Ni izan omen nintzen kantua ezagutzen zuen lehena.... (nik uste urria edo azaroa izango zela). Xalbadorren Heriotza jakin barik seguru Imanol Menak geratutako guzti horiek euskalduntzat dutela euren burua, eta seguru hala-nola Pintxo Pintxo behintzat guztiek kantatzen dutela. Badakizu zein garaitan gauden, Leire. "En vez de coger lo que nos divide, me quedo con lo que nos une". Seguru Pintxo Pintxo zu bezalako euskaldun garbi batek ere badakiela. Horrek batzen gaitu! ;-) josu. 2009/1/23 leire narbaiza arizmendi <[email protected]> > Atzera be zerrendara joko dot laguntzia eskatzera. > Zuendako zeintzuk dira euskaldun arrunt batek ezinbestian jakin edo ezagutu > bihar dittuan kantuak? > Egingo dogu zerrenda bat? > Ikasliekin egitteko da.,.. > Milla esker > leire, kantu irakaslia > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
