Mutrikuko "Txikori paketia" esaten detsen etxian modura izan leikek. Frankon denporan egindakua dok, eta jente askok -nik bebai- beti hartu izan juagu ABORTO URBANISTIKO legez. Harik eta oin dala urte batzu balixo arkitektonikua aldarrikatzen hasi ziran arte, Peña Gantxegi arkitektuana zala, ta ez zala, ta...
Horixe da, mokordua tragau eragiñ, eta gozua dagola esan biharra.
O.


Andonik:
Ia, neri txikitatik esan deste, edo irakurri izan dot, Eibarren dauzen
dorre haundixak, Untzagakua batik bat, diktadura garaixan ein ziala,
edo transiziñuan behintzat, garai haietan legiak, edo urbanismo arauak
edo dana dalakuak ez zialako esistitzen, edo ez jakelako inporta. Gaur
egun untzagako dorria ezin izango zala eraiki, ez ditxulako arau asko
betetzen, gehixen bat estetikuak. Oker nau? Gaur egun ba al dau arau
zorrotzik edonolako eraikiñak ez konstruitzeko?

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to