Korsikan egon ginanian hango arazo politikoen gaineko liburuak bilatzen 
ahalegindu nintzan. Ez zan erraza, ez neban aukerarik izan liburudenda handitxo 
batera joateko eta egon nintzen txikisamarretan ez zeuan ezer. Ikusten neban 
aldizkari-prentsa-liburu denda guztietan sartu nintzan. Azkenian liburu bi 
erosi nittun, bixak komikiak.

    Bat Le dossier corse zan. Marrazki infantiloidez -nolabaitt 
deskribatzeagattik- baina edukiz helduentzako. Alde batetik sinple samarra izan 
leike baina bestetik hainbat arlo jorratzen dittu.

    Bestia Le procès Colonna da. Korsika autu politikoaz gutxiago berba egitten 
dau, kontu bakar batez dihardu: Ivan Colonna "talde armatu independentista" 
baten kide bati egin zetsen epaiketa. Azalpen politikoengattik nik ez netsan 
bestelako baliorik emongo, baina literatura aldetik oso ondo dago. Erosi 
nebanian Colonna horren aldeko propaganda izango zala pentsau neban, baina ez, 
ez da hori.

    Prozesuan kronika da. Marrazkilarixa eta idazlia epaiketan bertan egon 
ziran eta gertaera eta partehartzaile guztien edo marrazkiak egin zittuezen, 
eta bertan pasatu zana kontatzen dabe, aseptikoki itxuraz. 120 orrialde eta 
letra asko komiki bat izateko, ez da pasadatxo batean bukatzen dan horretako 
bat.

    Epaiketan zer pasatzen da eta nola bukatzen da? Ez dotzuet kontauko ;-) 
Baina irakurri gura badozue (frantsesez of course), merezi dau, eta ikusitta 
"hemen" inguruan lortzia ez dala hain erraza, bidalikotsuek eskatzen badestazue.

    Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to