Eta eztok kontua etorkiña edo "bertokua" izatia. Horrek etxakak zerikusi haundirik. Ikustekua dok Kultun egoten dan mulatuak zelako ahalegiñak egitten dittuan euskeraz egitteko; eta neri sekulan egin desten harrerarik txarrena, barriz, Koskorreko kamarera eibartar batek egin jestan. Euskeraz eskatu eta: "¿¿¿¿Quéeeeeee????" muztur okerrakin, ez dakitt zer galdetu izan baneu lez.

Gogoratzen juat pentsauta nekala. Hurrengotz "¿¿¿¿Quéeeeeee????" erantzuna jasotzian, hurreratu eta "Digo que quiero hablar con tu jefe" esango netsan belarrira. Baiña nik baiño lehenago besteren batek egingo juan kontizu, eze, hurrengotz juan izan naizenetan jarreraz aldatu eta arpegi normalez hartzen jestak euskerazko eskarixak.

O.


Oier A-k:
Orain tabernetan arraroa da hegoamerikarra ez den zerbitzari bat aurkitzea.
Antzematen badiozu kanpotarra dela joera nagusia da gazteleraz egitea, eta
nire ustez "bi zurito" borondate minimoko edonork ulertzen du. Tabernan
bezeroarekin elkar-ulertzeko lau gauza euskaraz ikastea nahiko erraza da,
horretarako beharra antzematen badute behintzat. Ogia erosten dudan dendan
hiru saltzaile aurkitzen ditut txandaka. Bi hemengoak eta hirugarrena
hegoamerrikarra. Hirurak erdaldunak. Hirurei euskaraz egiten diet, lehenego
biek erdaraz erantzuten didate eta hegoamerikarra hasarretu egiten zait.
Iraingarria iruditzen zaio. Ziur aski ia-inork ez diolako euskaraz eskatzen.
Ez diot EGA eskatzen. "Barra bat" bakarrik.

oier.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to