Lau egun geruago idazten nabil mezu honi erantzuna. Ezin jakin, baiña,
radiobaliza seiñale hau noiz allegauko dan bere lekura. Baso osuak
errepidian jausitta ikusi doguz; Mad Max-en lurraldia zan hau, Christian
Salvesen quien pueda; prehistorian bizi izan gara egun bixan; kaletik
ibiltzeko, espeleologia materixala erabilli dogu; kongeladoriak hustu
egin bihar izan doguz... Eta, Agustin Iberdrolako kamioi-alternadore
erraldoi batek argi probisionala ipiñi arren be, etxian ez dakagu ez
telefonorik ezta internetik be, jakiña...
Haiñ urriñ ikusten da mundua Lekeittiotik...
O.
Erralek:
Mezu bat jaso dut oraintxe bertan Gipuzkoako Aldunditik:
> > Eguraldi aurreikuspenen arabera, gaur gauean zikloi bat iritsiko
da Gipuzkoara; 14 metroko altuerako olatuak izango dira eta 150 km
orduko abiadurako haizea.
> >
> >
> >
> > Arrazoi horrengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du bertan
behera uztea bihar, urtarrilak 24, goizez egitekoak ziren eskola
kiroleko jarduera guztiak.
> >
> >
> >
> > Hori dela eta, eskola kirolean parte hartzen duten eragile guztien
kolaborazioa eskatzen dugu, hau da, ikastetxe, klub, federazio, udal eta
ikasleen familiena, gerta litezkeen kalteak saihesteko.
Harrituta, begiratzera joan naiz, eta kontua albiste da jada:
http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/oharra.apl?e=8&o=3
Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu laranja. Ostiralean, hilak 23,
olatuen altuera adierazgarria 4 metro ingurukoa izango da; gero igo eta
egunaren amaieran 6-7 metrokoa izango da. Larunbatean, hilak 24,
baliteke goizaldean olatuen altuera 7 metrokoa izatea; eguna aurrera
joan ahala jaitsi eta arratsaldean 4 metro inguruan koka daiteke.
Igandean, hilak 25, baliteke altuera 4 metrotik 6 metrora igotzea.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak ostiralean 4-5 metroko olatuak
altxatuko ditu; larunbatean 4-5 metrokoak, arratsaldean 3,5-4 metrora
jaitsiz, eta igandean 3,5-4 metrokoak, egunaren amaieran 5 metrokoak.
Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu gorria. Larunbat goizaldean,
haizeak hego-mendebaldetik mendebal/ipar-mendebaldera egingo duenean,
baliteke olatuen altuera adierazgarria zenbait lekutan 8 metro baino
altuagoa izatea.
Haizeari dagokion abisu laranja, haizeguneetan ez diren tokietan.
Ostiralean, hilak 23, egunaren amaieran haizeguneetan ez diren leku
horietan hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h abiadura gainditu
dezakete. Larunbatean, hilak 24, goizaldean eta goizean goiz
haizeguneetan ez diren lekuetan 100 km/h abiadura gainditu dezakete.
Haizeari dagokion abisu gorria, haizeguneetan. Ostiralean, hilak 23,
egunaren bukaeran haizeguneetan hego-mendebaldeko haize boladek 150 km/h
abiadura gainditu lezakete. Larunbatean, hilak 24, goizaldean eta
goizean goiz ipar-mendebaldeko haize-boladek haizeguneetan 150 km/h
abiadura gainditu dezakete.
Kontuz kostaldekook, Villarriban seguru ez dala uholde arriskurik egongo
;)
Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.