> Eta eztok kontua etorkiña edo "bertokua" izatia. Horrek etxakak zerikusi
haundirik.

Bai, arrazoia, bereizketa hori egin dot nere mezuan, baina horrek ez daka
zerikusirik.

oier.

2009/1/27 oier gorosabel larrañaga <[email protected]>

> Eta eztok kontua etorkiña edo "bertokua" izatia. Horrek etxakak zerikusi
> haundirik. Ikustekua dok Kultun egoten dan mulatuak zelako ahalegiñak
> egitten dittuan euskeraz egitteko; eta neri sekulan egin desten harrerarik
> txarrena, barriz, Koskorreko kamarera eibartar batek egin jestan. Euskeraz
> eskatu eta: "¿¿¿¿Quéeeeeee????" muztur okerrakin, ez dakitt zer galdetu izan
> baneu lez.
>
> Gogoratzen juat pentsauta nekala. Hurrengotz "¿¿¿¿Quéeeeeee????" erantzuna
> jasotzian, hurreratu eta "Digo que quiero hablar con tu jefe" esango netsan
> belarrira. Baiña nik baiño lehenago besteren batek egingo juan kontizu, eze,
> hurrengotz juan izan naizenetan jarreraz aldatu eta arpegi normalez hartzen
> jestak euskerazko eskarixak.
>
> O.
>
>
> Oier A-k:
>
> Orain tabernetan arraroa da hegoamerikarra ez den zerbitzari bat aurkitzea.
> Antzematen badiozu kanpotarra dela joera nagusia da gazteleraz egitea, eta
> nire ustez "bi zurito" borondate minimoko edonork ulertzen du. Tabernan
> bezeroarekin elkar-ulertzeko lau gauza euskaraz ikastea nahiko erraza da,
> horretarako beharra antzematen badute behintzat. Ogia erosten dudan dendan
> hiru saltzaile aurkitzen ditut txandaka. Bi hemengoak eta hirugarrena
> hegoamerrikarra. Hirurak erdaldunak. Hirurei euskaraz egiten diet, lehenego
> biek erdaraz erantzuten didate eta hegoamerikarra hasarretu egiten zait.
> Iraingarria iruditzen zaio. Ziur aski ia-inork ez diolako euskaraz
> eskatzen.
> Ez diot EGA eskatzen. "Barra bat" bakarrik.
>
> oier.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to