Arratsalde, on:

Trunboik ez dau ONDIOK blogaren gaiñian zirt-edo-zartik egin. Bittartian, baiña, bere bertsuak sortzeko griñari ez detsa ukorik egitten. Hamen, Larraitz Alonsori ointsuan egindakuan segidan jarri dittuanak "Berrizkoa Gogoan" izenburuakin. Bere tonuan, sarkor eta euskera ederrian.

Serafin

*Berrizkoa Gogoan*
                 I
Marmar isila aurpegi hitsak
sortzen ziranak, tristura hitzak
onak ta txarrak ekarri ditu
orain artean bizitzak  (bis)
elkarrizketaren printzak
hara herion emaitzak
kontsolamenduan giltzak
aurkitu nahirik hestu ta larri
arnasestuka surmintzak
ondo bustita agertu ziren
han gehienen begimintzak (bis)
                    II
Orduerdiko saio jatorra
etxekoentzat oso gogorra
duintasuna zer dugun baina
han ikasi gendun horra!!! (bis)
malko isilen borborra
barru barruan minsorra
bizitza zaie izorra
orain aurrera behar da egin
hori dute derrigorra
alkar maitatuz sendotu dedin
maitasunaren enborra (bis)

Doñua: Naufragoarena        Eibar 2009-01-30   Trunboi


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to