Zein arrautza klase darabilzu? :-) > Truko edo errezeta infaliblerik ez dauka inork?
Baserriko arrautza (zuringoa), azukre glas (100 gr/arrautza bakoitzeko) eta, inportantea, bainu marian dagoen katilu edo bol batean egin. Lehenengo sardezkarekin eragin apur bat, eta gero batidorak duen alanbrezko hanka horiekin. Hori bai, denbora guztian bainu marian sartuta. Gogor-gogorra (denbora gutxitan gogorregia, agian) geratzen da. Gehiegi gogortzen bada (inoiz gertatu zait), ur apurtxo bat onartzen du ere. Opilen gainean zabaldu, beroak dauden bitartean. Horregatik, opilei labatik ateratzeko 5 edo 7 bat minutu falta zaienean, hasten gara zuria egiten. eneko _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
