Azken aldian Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea leitzen egon naiz. 
Denbora behar da, 475 orrialde ditu eta, baina denbora laburra da gustoko 
jardueretan. 

    Hasi eta gutxira harrituta nengoen, hori ez zen nik ezagutzen nuen Atxaga, 
hasieratik politikoki nahiko nabarmena zen, antifrankista, XX. mendearen 
bigarren erdiaren historiaz guk gehixenok izan dezakegun ikuspegi bertsua 
zeukan, baina Espainian -eta Atxagak merkatu horretan nahiko erosle omen dauka- 
erdiak edo gustoko izango ez zuena. Alde horretatik Atxaga benetan ausarta izan 
da, ez da berdina merkatu horretan ezer saltzen ez duenak horretan inplikatzea, 
edo horrelako gauzak kontatuz patrikan mina izango duenak bere egi hori 
kontatzea.

    Ez dugu Atxaga deskubriduko, nobela ondo dago, oso ondo, eta gero eta 
aurrera egin hobeto. Baina balore literarioz gain ikuspegi ideologikoa ere oso 
inportantea da halako lan batean. Irakurlea kritikoa bada "frankismoaren" 
izenaren azpian gordetzen den guztiarekin errezago gustora leitzea, baina 
irakurlea frankismo horren hur badago -ez dagoela? Ja!- hasieratik amorrua 
sentiduko du idazle eta obra horren kontra.

    Nik ez nuen liburu hori erosi, erregalau egin zidaten (seguruenean zer zen 
jakin gabe, "Atxagaren lan bat") eta arasean izan dut harik eta egun batean 
aurreko eleberria bukatu eta zer hartuko nuen garbi izan ez nuen arte. Koiu 
nuenean ez nuen gogoratzen El Paisen bere kontra botatako artikulu-misila 
[http://tinyurl.com/dlsvtq], baina irakurtzen hasi eta nobelaren gaia zein zen 
ikusi orduko akordatu nintzen egunkari horretan jaurtikitako "kritika" 
horrekin. Eta biak ikusita, liburua eta kritika, dena logiko iruditu zait. 
Esana dut, frankismoren mundutik gertu daudenak, normala eskumikazioka hastea, 
normala mezulariaren kontra gaitz guztiak botatzea, normala gorrotoz idaztea 
eta ahalik eta min gehiena egiten ahalegintzea. Lerroalde bat jaso gura dut, 
hori da eta kritikalariaren diskurtsoaren ernamuina: 

    "[A] La beatitud y el maniqueísmo de sus planteamientos hace inservible El 
hijo del acordeonista como testimonio de la realidad vasca. [B] A este 
respecto, la novela sólo vale como documento acrítico de la inopia y de la 
bobería -de la atrofia moral, en definitiva- que no han dejado de consentir y 
de amparar, hoy lo mismo que ayer, de forma más o menos melindrosa, el 
desarrollo del terrorismo vasco."

    Hau da, [A]: "kontatzen duen historia ez da egia", bai, frankisten historia 
ez da, eta ez da ere ez gaur egun Espainian Euskal Herriaz kontatzen den 
historia ofiziala, ikuspegi horretatik zeharo antiegokia da; eta [B]: Aznarrek, 
Mayor Orejak, Savaterrek, Garzonek eta diotena errepikatuta, dena da e.t.a. edo 
e.t.a.ren laguna, jakina, Atxaga ere bai. Zertarako diskutiduko dugu.

    Kritikariaren asmoa Atxaga izorratzea zen, dudarik ez dago, baina azkenean 
mesede bat egin dio, nobelari beste kapitulu bat erantsi dio eta. Halako 
gorroto biziak ez dira ba Atxagak kontatzen dituen hilketa, lapurreten eta 
etsaigoen beste erakusketa bat? Atxagak ba omen dauka bere bando partikularra, 
kritikariak ere badauka berea. Tangoak zioen, 70 urte ez da ezer, eta gerra 
"zibilatik" ona igual kontuak ez dira hainbeste aldatu.

    Nik oso gustora leitu dut nobela hori, gauza askorengatik, eta, irakurtzea 
pentsatzen ez nuenez, batez ere, edo dena, pentsatzen ez nituen gauzengatik.  

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to