Neuk, egie esan, wiki bat beti gauza beragaz konparatuten dot: Santiago
Bideko burdinezko gurutzeagaz (ez da Crois de Fer?), O Cebreiro inguruan
dauena -uste dot-.

Zergatik? Bertatik pasetan direzan erromes danek (gura deurienak,
behintzet), deukielako aukerea harri koxkor bat gurutzearen oinarrira
botatzeko eta pixkanaka, harri koxkorrez harri koxkor, gurutzearen oinarrien
mendi itzela eraikitzen joan dalako urtietan zehar.

Wiki bat, hainbat personek zeozer txikie eindde, haundie dan zeozer
eraikitzeko aukerea emoten deurien webgune espontaneo ta azkarrak dire,
auzolanerako primerakoak. Harri bat mendi batera botatea lez.

Nahiz eta erabilera askoz gehiago dekozan wiki batek, hori da behintzet nik
emoten deutsodan definizinoa, (batez be gustetan jatalako).

Mikel Iturbe
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to