Alkateak, PSEk, EAJk, EAk eta PPk baietz zioten (orain arte) eta atzo
Pedro Ruano Value Investmentekoak esandakoaren ostean EB eta Aralarrek
baietz diote:
http://www.diariovasco.com/20090213/bajo-deba/aralar-concluye-proyecto-errebal-20090213.html
Gobernu Taldeak ezetz dio:
http://www.diariovasco.com/20090211/bajo-deba/irregularidades-20090211.html
Eta Value Investmentek zera dio proiektu berria egin beharra
justifikatzeko aldaketak (5 bere hitzetan) azaltzerakoan:
"Y en última instancia, «se trata de asegurar que todos esos cambios se
adaptan a las especificaciones del Plan General de Eibar»"
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20090212/guipuzcoa/promotora-errebal-confia-iniciar-20090212.html
Beno, guztiek euren bertsioa ematen dute eta guztiak kontrajarriak dira.
EB eta Aralarrek azaldu dute zergatik ez duten Plana betetzen, inor ez
dut entzun edo irakurri argumentu horiek atzera botatzen. Orduan, egia
dira ala gezurra dira?
EB eta Aralarrek dioten moduan 19-2ko emaitza dago bozketa guztietan.
Zein behar dute EAJ, EA eta PPk PSEri jokoa egiten? Kontatzea ahaztu
zait ala PSEk 11 zinegotzi ditu? Eta ondorioz EAJ + EA + PP < PSE...
Zein behar dago gobernuan sartu eta defendatzaile maximo izateko?
Ah jakina, behia. Behiak esne asko dauka.
Mikel
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.