Trunboik Sostoa Abesbatzari egindako bertsuen bersiño berrittua hamen, habanera doiñuan.

Serafin

_Sostoa Aurrera!!!__
_
i

Zorionak Sostoari
hogetabosgarrenian
jaio barrittan hain xume
ezagun gaur egunian
ibilia da Frantzian
Austria ta Españian
honekin nahikua ez ta
aurki da Alemanian
erein, miestu, jorratu
isil isilik lanian
ikasixaz ikasixaz
maixuen aldamenian
gorako bidian beti
edota ahalegiñian
geratzen jakon bakarra
jartzia podio gaiñian*.

***ii

Premiñia zeualako
hasi ziran koruakin
Eibar lotuta dago ta
aintxiñatik kantuakin
baiña bakotxan erara
hori bai boz ederrakin
operak kantatuz edo
jardunian rantxerakin
ai baiña koruko lana
dana lotu biharrakin
ze gogorra egiten dan
markautako neurrixakin
halanda be desiua
horniduaz biharrakin
gozatuko dau herrixak
urte asko Sostoakin*.*

iii

Mezzo zerutiarrekin
tipleak dira nabari
nagusi eta gazteak
eutsiaz ondo goixari
bajuen lana zainduaz
Mari Carmen zuzendari
tenore ta koruana
arduradun Jesus mari
merezixa dabelako
habanerak Sostoari
mende laren bete arren
oratzen detsa lanari
odol barrixa gehituaz
lehengo zaharren goguari
luzaro iraungo ahal dau
Euskal Herrian kantari*.***

DOÑUA: Habanera
Eibarren 2009-01-11   Trunboi

* *

* *



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to