"Odolostiak" artikulua Amatiñon blogian irakurri najuan lehenengo bidarrez,
eta, nire ustez, zati handi batian arrazoi daka hor kontatzen dan horretan.
Oin, etxian "Eta kitto" aldizkaria jasotzian artikulu bera ikusi juat, baina
artikulu bera izanda, diferentia. Blogian Amatiño irrifartsu agertzen da,
siiiiinpatiko bera, baina "Eta kitton" lagun bako arpegiaz agertzen da,
ozpinduta.
Hi Amatiño, adiskide hori, nik baino hobeto jakik hik irudixak zelako
inportantzia dakan, esaiek segituan "eta kitto"koei erretratu hori kentzeko
-hori ez dok nire Aranberri- eta bialdu egiek beste bat, hoberik ez bajak
blogekua gitxienez.
Hurrenguan aldizkarixan alaitsu ikusi gura haut. Ondo segi.
Imanoltxu._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.