Imanoltxuk:
Badago Elgeta aldian toki bat gerra garaiko kobazulo moduko bat dakana eta aldamenian-edo putzu bat. Jakin gura dot:
    - tokian izena
    - nola jun neike

Oierrek:
Etxuat ezagutzen halako ezaugarridun lekurik, baiña ez diñot ez danik egongo.

Imanoltxuk:
- Elgeta aldian ze toki dago gerra garaiko aztarna nabarmenik dakana? erraz ikustekua diñot, tonto batek be ikusteko. Intxorta mendietako tontorrak ezaunak izan leikez, baina ikusi-ikusi, nire ustez ez da ezer ikusten.

Oierrek:
Agiñagako bunkerren modukuak nahi badittuk, etxaozak. Sektore horretako posiziñuak trintxeretan egin zittuan, eta gaur egunian lurrakin bardinduta ez badagoz, sasixakin kamuflauta jagozak. Halan be, ondo distingitzeko morokuak:
- Intxortako 3 tontorretan, trintxerak.
- Asentzioko kruzeko monumentuan atzeko sasixetan, trintxera linea nabarmena eta Beldarrain komandantian aginte-postua (socavoi haundi haundixa, trintxera amaieran). - Intxortako tontorretatik behera, "La Belga" ametralladora postu famosua, "U" formakua, Ubera auzora begira.

Imanoltxuk:
    - Inguruan beste halako tokirik? Akondiaz gain.

Oierrek:
Markiña inguruan bunker ugari dagoz: Agiñaga, Zapola, Igotz, Montemar, Iparragirre... Eta Itxoiño mendixa (Milloittik oiñaz 20 minuto) goittik behera fortifikauta jagok, trintxera/haitzulo/tiradore postu sare laberintiko batekin.

O.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to