lehendik esandakoei beste aukera bat eranstearren: hitzari zentzu
teknikoa eman nahi bazaio, erregistro kultuan, "minor" erabili izan da
euskaraz, baina tentuz eta tantagailuz erabiltzekoa litzateke, nolanahi
ere.
x.
El 01/03/2009, a las 14:47, leire narbaiza arizmendi escribió:
Zerrenda orojakile txit dontsura jotzen dut apal, atzera ere, bere
jakinduria mugagabearekin argi nazan.
O, jakintsuok! lagun iezadazue! othoi!
Zelan esango zeunkie "poeta menor", "obra menor", "autor menor"?
Euskaltermen begiratu dot eta "txiki" da emoten daben emaitzia:
"profeta menor= profeta txikia". Ez jata egokixa begittantzen.
Zuen arteko adituren batek gida nazake nire ezjatintasunaren lanbro
artean?
Esker mila
leire, iluminaziño billa
<ATT75975.txt>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.