Jakina pozteko modukoa dela!
Zorionak, guapo!
Liburua erosi egingo dugu :)

Elena
----- Original Message ----- From: "Xabier Mendiguren" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, March 04, 2009 8:41 AM
Subject: [eibar] Lizardi Saria

Eskerrik asko idatzi didazuenoi, eta poza sentitu duzuen guztioi.

Ni ere pozik nago. Egia da ez diedala sariei jaramon handirik egiten: ez irabazitakoan, ezta aurkeztu eta irabazi gabe gelditutakoan ere. Aspaldi aurkeztu gabe, ordea, eta (umetzen ari ote naiz?) halako ilusio bat egin dit honek. Pasatuko zait.

Dena dela, norbaitek "Egun bat Petre Romanescuren bizitzan" irakurtzeko gutizia baldin badauka, liburu gisa atera aurretik, eska diezadala neure helbidera eta bidaliko diot.

Agur bero bat denoi.

X.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to