Pasatako eleziñuen kontura ideia batzuk:
- Eleziñuen aurretik hortik entzuten zan: aldaketa soziala gertatu dala
Euskal Herrixan, abertzaletasuna aldaparan behera doiala... Ni harrittuta
nenguan, udal eleziñuak arte erresultaduak ikusten nittunien ez nebalako
holakorik ikusten, nahiz eta munizipal hórretan datuak leitzea kristo bat izan
ilegalizazio aldizkako horren kontura. Baina inperioko eleziñuak izan eta hor
bai gertatu ei zan handixa, eta nik justu hórrek nittuen arakatu ez nittun datu
bakarrak. Gainera urtian zehar egoten dira beste eleziño batzuk gizartearen
girua ikusteko oso ondo dagozanak: sindikalak, oin dala gutxiko
unibertsitatekuak... Eta hor ez zan aldakuntzarik ikusten.
Eleziño eguna izan eta horrelaxe, berba bitsa asko baina erresultaduak oin
dala lau urtekuak modokuak, ezker abertzale ofiziala albo batera lagata,
abertzale eta espainolisten artean enpate. Eta enpate horretan huskeritxo bat
espainolisten alde (75 izanda ez dagoelako enpate), eta ilegalizazioak tarteko
(ze ona dan estatu bat izatia), espainolistak gehiengo absolutua, gizartean
horrelaxe izan barikan.
- Orain nire postura da Patxi izango dala Lehendakarixa, gutxienez eusten
ahaleginduko dala Europako elekzinuak arte, PSOEk bere bezeriari irabaziren bat
eskaini egin behar detselako. Ez da, nire ustez Euskal Herritik hartutako
erabaki bat, PSOE-PP-UPD gobernu hori nola gestionatuko dan nahiko katramila
espero leike (ez PP ez UPD ez dira sortu PSOEri mesedeak egiteko), baina PSOEk
Galizian galdu eta gero ezin dau galtzaile itxura emon Euskadin, irabazle
moduan agertu behar Espainian Europako horren bezperetan, ostian, hor PP
agertzen bada nagusi, akabo PSOEa Madrilen.
- Eta ziur zeuek be ideia gehixago dittuzuela, nik be bai, baina nekatu
naiz.
._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.