Ez neban espero ba, hainbeste gustauko jatsuenik. Pozten naiz.
Dokumental hori famili bazkari baterako egin neban, Lekeittioko kultur etxian proiektau netsen eta gero CD-etan banatu. Egixa da asko gustau jakela -batzu negar eta guzti ein zeben-, baiña etxe barruko kontuak ziralako pentsau neban (gaiñera, Hilarito/Serapia historixiari nahikua kutsu melodramatikua emon netsan, nahitta). Burutik be etxatan pasau beste iñori erakustia.
Baiña egixa esan, bai: joale/etorkiñen historixak unibertsalak diraz. Eskerrikasko lorengaittik! O. Garik: Ogrosabelen azkena, bere bloga bisitatzen ez duzuenontzat: Bere familiako zati bat "Berasueta" abizenekoa omen da eta haien inguruko dokumental ederra prestatu du, itxura batean berak bakarrik. Berasuetatarrak nola joan ziren Argentinara eta abar. 55 minutuko dokumentala da, aizue, musikatua eta Oier beraren narrazioarekin. Impresionante. Zorionak Oier. Flipau egiten dot horrelako gauzak egiteko daukazun kapazidadearekin. Artikulua hemen: http://eibar.org/blogak/orakulua/archive/2009/03/06/berasueta-2006-1-audiobisuala Bideoa hemen: http://blip.tv/file/1829400/ _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
