Ez dakit inori inporta zaion, baina nik gaur berriro egin dut topo herri txiki honen burubako atomizazioarekin.
Gipuzkoako hirilurren katastroa interneten dago osorik. Edozeinek GIpuzkoan kokatuta dagoen edozein etxebizitzaren balio katastrala ikus dezake, eta baita ere etxe horren azalera eta kokapena, hemen: http://www4.gipuzkoa.net/ogasuna/catastro/porDPe.asp Eibartik mendebaldera ostera, Bizkaian, interneten ez dago hirilurren katastroa kontsultatzerik. Telefonoz ematen dute informazioa, jabea behar bezala identifikatu ondoren, beraz ezin duzu edozein informazio lortu. Gero ziurtagiri bat behar baduzu, Durangoraino edo Bilboraino joan behar duzu, bertako bulegoan eskatu, eta eskuratu. Ezin da faxez ez e-mailez eskatu. Bertaraino joan behar da. Autopistak justifikatzeko izango da. Elena
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
