Imanoltxuk:
>     Karpeta bi sortu ditut izenburu hórrekin, baina orain ez dakit nola egin
> artikulu bakoitza dagokixon karpetan gordetzeko. 13 orrialdetako
> "argibideetan" ez da agertzen nola egin, bakarrik, 12. orrialdean, zera
> diño: "Oharra: elementuak ... nola antolatu ... ikastaroan ikusiko dugu. Ez
> bazatoz ikastarora, idatzi eta galdetu".

Liburuzain jauna, ongi etorri folksonomien garaira!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Folksonomia

Zure artikuluak, JADANIK antolatuta daude. Blogeko artikuluak ezin
dira karpeta desberdinetan gorde. Denak toki berdinean daude, dataren
arabera antolatuta.

Baina zuk etiketak erabili dituzu jadanik, eta horiekin
"autoantolatzen" dira artikuluak, beste ezer egin beharrik gabe.

Adibidez, hauek dira Atxaga etiketarekin gordetako zure artikuluak:

http://eibar.org/blogak/imanol/topics/Atxaga

eta hauek "Literatur kritika" etiketadunak:

http://eibar.org/blogak/imanol/topics/literatur%20kritika

Animo Imanoltxu. Badakit errealitate gordina dela liburuzain ordenatu
eta sistematikoentzat.  ;-)

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to