Aupa, hemen mezu sasikomertzial bat, baina irabazi asmorik gabekoa. Opel Vectra B, 1998ko urrian matrikulatua (97ko modeloa, 127 cv, gasolina, klimatizadorea... 150.000 km inguru). Apurtuta dago eta ez dut konpontzeko intentziorik, berria erostera noa eta segun zein erosten dudan ezingo dut "Plan Vive" horretan sartu. Konponketa, taller ofizialean, 650-1.000 euro artekoa da (junta de culata), eta ez diot zentzurik ikusten konpondu eta saltzen saiatzeari, merkatua dagoen moduan egonda eta saltzea lortuko banu aterako nukeen diferentzia eskasa ikusita.
Pena ematen dit botatzeak. Negozio intentziorik gabe doa... Inork interesa badu konpondu eta autoarekin geratzeko, idatzi pribatu bat lehen-bailehen: [email protected] . Bestela desguazera doa, laster. josu.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
