Martxoaren 8an apurtu, 25ean DVn agertu eta egun berean konpondu... hum...
DV eta udalekoak konpintxatuak? Mikel 2009/3/25 Gari Araolaza <[email protected]> > DVkrazia da Diario Vasco irakurriz egiten den demokrazia. Ez dut > nobedaderik kontatuko, baina hona hemen beste adibide bat: > > Martxoaren 8an pilota partidu ikusgarria izan genuen Eibarren: > > BENGOETXEA VI- BELOKI vs - MTZ. DE IRUJO-GOÑI III > > Irujo eta Goñik irabazi zuten 16-22. > > > Egun hartan partidura presaka etorri zen batek furgonetaren motorraren > karterra utzi zuen Makazkua kaleko eskilara ertz batean. Olio arrastoa > gelditu zen bidean Photosintesis dendaren pareraino. Han gelditu zen > itxura batean furgoneta ez aurrera eta ez atzera. Partida bukatu > ondoren deitu zioten garabiari eta etxera joan ziren arratsalde ederra > pasata. > > Nik ere arratsalde entretenitua pasatu nuen, lehenengo apurtutakoa > ikusi eta olioarekin labain egin nuen, gero furgoneta Calbeton kalean > utzita. Ondoren Joseba zerrendakide udaltzaina errudunaren bila eta > bukatzeko garabia furgoneta jasotzen. > > Eskilaren ertza apurtuta egon da ordutik hona. Ez zait luze egin, ez > da hiru astera ere iritsi. Baina hara, gaur goizean Morquechok > argazkia atera du DVn, beste hainbeste gauza moduan, hori ere > konpontzeko dagoela eta abar: > > http://www.flickr.com/photos/garaolaza/3385369049/ > > DVkraziak funtzionatzen duela frogatzeko, arratsaldean argazkia atera > diot toki berari: > > http://www.flickr.com/photos/garaolaza/3386164710/ > > Konponduta, egun erdiko epean! > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
