Gaztainsaltzailean kontura Leirek mobida bat proponitu zeban eta neuk nire 
kontrako eritzia emon netsan, gixajo baten aurka eginez ezer onik atarako ez 
gendula eta.

    Oin beste bat planteatuko tsuet. Hile bat falta da aprilan 26 izateko, 
frankistak Eibarren sartu ziran eguna (diskuditu izan dogu inoiz egun bat gora 
behera ete zan, oin ez desta ardura).

    Untzagan elkartzen gara, 10-15 bagara niretako nahiko, inork dantza bat 
egin leike, edo instrumentu bat jo, edo Toribioren errima apropos batzuk 
irakurri, eta panfleto batzuk banatzen doguz zergatik batzen garen eta zer 
gogoratu nahi dogun azalduz, orduko txikizioa, hilak, zaurituak, erbesteratuak, 
geroko diktadura.. . Lora batzuk laga, eta nahiko.

    Zuek esango zue, ia gogorik dozuen.
        Trebi.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to