Inori interesatzen bajako... Karmele Artetxeren kronika:
----- Original Message -----
From: "Karmele Artetxe" <[email protected]>
To: <[email protected]>
Sent: Monday, May 04, 2009 9:45 PM
Subject: [joana-albret] Dokumentazio eta eduki digitalen kudeaketari buruzko
jardunaldia (KRONIKA)
Kaixo lagun
Joan den astean UPV/EHUn burutu ziren “Dokumentazio eta Eduki Digitalen
Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak”
<http://www.dokumjardunaldi.blogspot.com/> Gizarte eta Komunikazio
Zientzien Fakultateak antolatuta. Jardunaldien berri Roberto Kerexetak
eman zigun eta orain saiatuko naiz bertara hurbiltzerik izan ez
zenutenentzat halako kronika/laburpen moduko bat egiten.
Jardunaldia bi egunetakoa izan zen, intentsoa oso. Goiz bakoitzean
iraupen desberdineko 7 saio entzuteko aukera izan genuen. Jakina, beti
bezala, batzuk, besteak baino interesgarriagoak eta eramangarriagoak
izan ziren. Arratsaldeetan tailer bana eskaini zen web sozialaz,
sindikazioaz eta foksonomiaz (ez nuen joateko aukerarik izan, zer moduz
egon zen?).
Onerako zein txarrerako, jardunaldietako entzulegoa nagusiki
unibertsitateko ikaslea izan zen. Erran nahi baita, aretoa beteta
zegoen, baina batzuk ez ziren nahikoa isilik egon... Hala ere
profesionalik ere hurbildu zen.
Francisca Pulgarrek, Sonia Marcosek eta Ciro Lluecak antzeko bi proiektu
aurkeztu zizkiguten: Ondarenet
<http://www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.net/> eta Padicat
<http://www.padicat.cat/>. Biak ala biak ondare digitala biltzeko asmoa
duten proiektuak dira. Heldutasun desberdina duten proiektuak direla oso
nabarmen geratu zen jardunaldian. Padicat-ak publiko katalanarentzat
interesgarria den Interneteko EDOZEIN informazio biltzen du;
Ondarenet-ek berriz, beste irizpide batzuk erabiltzen ditu, agian
jardunaldian bertan oso argi geratu ez zirenak.
Edozein kasutan, proiektu biak garai ilunotan behar-beharrezkoak dira,
oso erakunde zein enpresa gutxik gordetzen duelako bere Internet-eko
produkzioa, eta alde horretatik potentzialki inoiz baino informazio
gehiago eskuragarri dugun arren, informazio horren kokapena eta
eskuratzea inoiz baino galkorragoa da. Ez bada biltzen ez da hainbeste
ez dagoelako horretarako teknologiarik (softwarea egon badago), baizik
borondaterik edota baliabiderik ez dagoelako. EAEren eta Kataluniaren
kasuan borondatea badago, baina ez dakit nahikoa baliabide jartzen ote
den. Hau da, ondare digitala biltzea lehenesten bada, osorik bildu behar
da, eta une honetan Ondarenet-en Euskara
<http://www.ondarenet.kultura.ejgv.euskadi.net/wera/groupmembers.php?langu=eu&g=7#Grupos>
kategoriapean web gune bakarra dago (Bagera elkartea).
Ondoren Teresa Agirreazaldegik aurkeztu zuen unibertsitateko beste
irakasle batzurekin batera eta ikasleen laguntzarekin prestatutako
Euskal Herriko liburutegi eta dokumentazio zerbitzuen gainean egindako
ikerketa eta horren baitan burututako galdetegiaren emaitzak.
Ikerketaren asmoa da sektorea ezagutzea eta direktorio bat osatzea. Iaz
Hedabideetako dokumentazioari buruzko jardunaldietan
<http://dokumentazioahedabideetan.blogspot.com/> talde honek aurkeztu
zuen GIDA <http://kzdokumentazioa.wordpress.com/>: Euskal Herriko
komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuen direktorioa. Aurten ere,
antzeko direktorio bat osatzen ari dira Euskal Herriko dokumentazio
zerbitzuekin: GIDADOK <http://gidadok.com/> (oraindik ez dagoen guztiz
amaituta). Agirreazaldegik aurkeztutako galdetegiaren gaineko datu bat
azpimarratu nahi dut: Euskal Herriko dokumentazio zerbitzuetako
profesionalen % 68a emakumeak dira eta gizonek baino titulazio akademiko
gehiago badute ere, zerbitzuetako zuzendaritzetan nagusiki gizonak daude.
Lehen eguneko goiza euskal liburutegi eta ondare digitalari buruzko
mahai-inguru batek itxi zuen. Ana Aresek Bizkaiko Foru Liburutegia
<http://bibliotecaforal.bizkaia.net/> aro digitalera egokitzeko
jarritako ekimenen berri eman zigun. Uxune Martinez, digitalizazio eta
katalogazio prozesuetaz baino, kudeaketa digitalaz aritu zen. Argi utzi
zigun, Interneten egotea ez dela nahikoa, proiektu dokumentalak mediora
egokitu beharra daukala arrakasta edukitzeko. Iñaki Arrietak azaldu
zigun Euskomedia informazio sistema, sareko euskal kultura eta
zientziaren erreferente izan nahi duena. Hedatuz
<http://hedatuz.euskomedia.org/> OAI gordailua biziki interesgarria
iruditu zitzaidan (OAI-PMH protokoloa
<http://en.wikipedia.org/wiki/OAI-PMH>ren aintzindariak Euskal Herrian
Eibarko Code&Syntax <http://www.codesyntax.com/> eta Deustuko
Unibertsitateko DELi <http://www.deli.deusto.es/> taldeak izan ziren eta
2004ko Durangoko Azokarako demo
<http://www.codesyntax.com/albisteak/oai-estandar-ireki-bat-interneteko-liburutegi-nazional-baterako-abiapuntua/>
bat prestatu zuten). Azkenik, Joseba Abaitua ezagutzaren transmisioaz
aritu zen, eta zehazki ezagutzaren transmisiorako generoetaz.
Hurrengo egunean, halako beste saio trinko bat izan genuen. Jokin
Olaizolak erakutsi zigun eduki digitalen kudeaketaren konplexutasuna
norartekoa den. Odei enpresako Fernando Fernandez de Aranguiz web
edukien kudeaketaz aritu zen, baina Jokinen moduko ikuspegi analitikoa
beharrean, perspektiba enpresariala eman zuen. Ondoren kudeaketa
dokumentalean aritzen diren hiru kasu praktiko ezagutzeko aukera izan
genuen: Fagor <http://www.fagor.com/>, Bahia de Bizkaia Gas SL
<http://www.bahiasdebizkaia.com/bbg/eus/index.aspx>, eta Tecnalia
<http://www.tecnalia.info/> korporazioarenak hain zuzen ere. Azkenik
Iñaki Alegriak eta Luis Colladok hitz egin zuten. Alegriak, ingeniaritza
linguistikoan adituak, nazioarteko zenbait unibertsitate garatzen ari
diren Kyoto <http://www.kyoto-project.eu/> ikerketa proiektua aurkeztu
zigun. Proiektu honen xedea da ezagutza partekatzea hizkuntza eta
kulturen artean, edozein dela abiapuntuko hizkuntza. Horretarako Kyoto-k
testuetako ezagutza semantikoaren erauzketa sakona nola egin ikertzen
du. Azkenik Colladok Google Books <http://books.google.com/> aurkeztu
zigun. Agian saiorik komertzialena izan zen. Ez nuen osorik entzun,
baina abenduaren 2an Bilboko Euskalduna Jauregian Colladok emandako
hitzaldi berdina iruditu zitzaidan.
Orokorrean, jardunalditik zerbait positiboa eta zerbait negatiboa esan
beharko banu, esango nuke antolatzaileek eztabaidarako tarte gutxi utzi
zutela, eta saio batzuetan ez zela aukerarik izan galderarik egiteko.
Baina agian gakoa ez da tarterik ez zela egon, baizik publikoak
horretarako gogorik ez zuela. Edozein kasutan alderdi positiboak arras
gainditzen du negatiboa, izan ere Bibliotekonomia eta Dokumentazio
arloko jardunaldi bat unibertsitatean burutzea ezinbestekoa iruditzen
zait Euskal Herrian halako ikasketen behar gorrian gaudenean.
Laster arte
Karmele
------------------------------------
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren WEB GUNEA!:
http://www.eibar.org/joana-albret
Joana Albret POSTA ZERRENDA:
Izena emateko, mezu hutsa, ezer idatzi gabe, hona:
mailto:[email protected]
Mezuak bidaltzeko, hona:
mailto:[email protected]
Izena kentzeko, mezu hutsa hona:
mailto:[email protected]
Yahoo! Groups Links
<*> To visit your group on the web, go to:
http://groups.yahoo.com/group/joana-albret/
<*> Your email settings:
Individual Email | Traditional
<*> To change settings online go to:
http://groups.yahoo.com/group/joana-albret/join
(Yahoo! ID required)
<*> To change settings via email:
mailto:[email protected]
mailto:[email protected]
<*> To unsubscribe from this group, send an email to:
[email protected]
<*> Your use of Yahoo! Groups is subject to:
http://docs.yahoo.com/info/terms/
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.