2009/5/6 Gari Araolaza <[email protected]>: > "Lehenengo lehendakari ez-abertzalea" entzun nuen atzo medio askotan. > > Baina, hau egia da? > > Jaurlaritzaren webgunean bertan ( http://tr.im/kEpW ) Ramon Rubial > aipatzen da aurreko Lehendakari moduan. > > Bestalde, Wikipedian diote ez zela ofizialki Lehendakari izan: > http://eu.wikipedia.org/wiki/Lehendakari > >> 1978-1979: Ramon Rubial Cavia (Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko >> Ezkerrako kidea, >> Euskadiko Kontseiluko presidentea zen, hainbat alderdiko organu bat >> Euskadiko autonomiaren >> berreskuraketa lanetarako sortua. Ofizialki, ez da lehendakaritzat hartzen.) > > Orduan zer iruditzen zaizue, "admitimos pulpo como animal de compañía"? >
PSEk Lehendakaritzat izan du Rubial. Bilbon, Guggenheim-etik aurrera udalerantz doan pasealekuan monolito txiki bat jarrita daukate eta "Primer Lehendakari de la democracia" edo antzeko zerbait jartzen du. EAJk, aldiz, ez zuen Rubial lehendakaritzat hartu, Leizaola ekarri-ere Estatutua onartu arte ez zuten ekarri/ez zen etorri, eta "botereak" Garaikoetxeari "traspasatu" zizkion... Mikel -- Mikel Larreategi http://eibar.org/blogak/erral _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
