Arrateko amaren postontzian jasoa.
-----------------------
Kaixo,

Eskertuko nizueke Eibarko Udalak kaleratzen duen Juan San Martin
ikerketa bekaren zabalkundea egingo bazenute zuen hedabidean. Aurtengo
deialdiko ikerketa esparrua ARTEA da, eta 9.000 €ko beka da.

JUAN SAN MARTIN IKERKETA BEKARAKO DEIA. 2009

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, Juan San
Martin eibartar euskalariaren beka sortu du, berak, bere bizitzan
zehar, ikertu eta  landu dituen esparruetan euskarazko ikerketa
sustatu eta, bide batez, Juan San Martin omentzeko.

Hori dela eta, bekaren inguruko jakin beharrekoak bidaltzen dizkizugu,
ahal den eta zabalkunde handiena emateko. Bestelako informaziorik edo
premiarik ikusiko bazenu, jakin ezazu gure teknikariak zure zerbitzura
dituzula, eta www.eibar.net web-orrian ere eskuragarri izango dituzula
eskaera orria eta curriculum eredua.

EIBARKO UDALA
PORTALEA
Bista Eder, 10
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tel. 943 708 435
www.eibar.net
[email protected]
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA
ISASI -MARKESKOA JAUREGIA
Otaola, 1
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tel. 943 821 426
www.ueu.org
[email protected]
I X . J U A N S A N M A R T I N B E K A
Izen-ematea eta informazioa:
PEGORA
Herritarren Zerbitzurako Bulegoa
Untzaga plaza z/g
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Tel. 943 708 400
saria : 9000 €
Eibarko Udala
www.eibar.net
irailaren 1etik urriaren 1
1ra
Page 2
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza-
rekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin
eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena
duen ikerketa-bekarako deia egiten du.
Ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar lan-
dutako honako hauek dira:
Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura,
botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaleta-
suna eta zuzenbidea.
2009ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da:
ARTEA.
1. BEKAREN EZAUGARRIAK
1.1 Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko
dira.
1.2 Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango
da, beka esleitzen den egunetik hasita.
1.3 Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango
da.
1.4 Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan
behar du.
2. ESKATZAILEAK
2.1 Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako
lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu ho-
rretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu
beharko da.
2.2 Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua,
maila horretako tituluduna edo goi mailako titulu-
duna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete
beharko du baldintza hori.
2.3 Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu be-
harko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma
bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek fro-
gatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
3. ESKABIDEETARAKO ARAUAK
Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria PEGORA, He-
rritarren Zerbitzurako Bulegoan (Untzaga plaza, 1) edo uda-
leko web orrian (www.eibar.net) eskuratu behar dute eta
epe barruan PEGORAn aurkeztu, behar den bezala be-
teta eta ondorengo agiri hauekin batera:
3.1 Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lan-
taldeen kasuan partaide guztienak.
3.2 Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak prestatutako
eskabide-orriaren arabera, curriculum vitaea (PE-
GORAn edo www.eibar.net web orrian eskuragarri),
titulazioa eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen
kasuan, partaide guztienak.
3.3 Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen
azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15
orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz:
- Lanaren ikerketa esparrua.
- Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera.
- Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia.
- Helburuak.
- Materialak, baliabideak eta lan metodologia.
- Lana garatzeko kronograma.
- Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa.
- Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
3.4 Eskatzaileen nortasun agiriaren fotokopia bat.
4. DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA
Dokumentazioa Eibarko udaletxeko Pegoran (Herrita-
rren Zerbitzurako Bulegoa) aurkeztu behar da.
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2009ko
irailaren 1etik urriaren 11ra arte egongo da zabalik, biak
barne.
Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe da-
goela edo oinarri hauetan eskatutako baldintzak ez dituela
betetzen ikusiz gero, hamar eguneko epean konpondu edo
beharrezko agiriak ekar ditzala eskatuko zaio interesatuari.
Bide batez, hala egingo ez balu eskaeran atzera egin duela
ulertuko dela jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Arau-
bide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen
30/1992 Legeko 71.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
5. ESLEIPEN PROZEDURA
Beka hau Eibarko Alkateak esleituko du, azaroaren erdi al-
dera, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren.
Proposamen hori epaimahaiak epaitutako merezimendu
lehiaketa baten emaitza oinarritzat hartuta egingo da.
Erabakia aurkeztu diren guztiei jakinaraziko zaie.
Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Batzordeburua:
-Alkatea edo berak delega-
tutako udalkidea.
Batzordekideak:
-Euskara eta Kulturaburua.
-Juan San Martin familiak
izendatutako ordezkaria.
-Aurkeztutako proiektuen es-
parruko UEUko ordezkari 2.
Idazkaria:
-Euskara Teknikaria.
Horiez gain, epaimahaiak hala erabakiko balu, aurkeztutako
gaien inguruko pertsona adituen laguntza eta aholkularitza
eska dezake epaimahaiak.
Eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren,
epaimahaiak informazio osagarria eskatu dezake edo/eta
hautagai batzuk proiektua defendatzera dei ditzake.
Honako alderdi hauek hartuko dira aukeraketarako irizpide
nagusitzat:
- Eskatzaileen espediente akademikoa eta bere curri-
culuma (0-10 puntu).
- Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasun eta balio
zientifikoa, originaltasuna eta bideragarritasuna (0-30
puntu).
- Eibarko Udal Artxiboaren edo/eta Udako Euskal Uni-
bertsitateak Eibarko Markeskoan duen fondoen era-
bilpena dakarren gaia izatea edo/eta Eibarrekin
harreman zuzena duena izatea (0-10 puntu).
Puntuaketa:
- Eskatzailearen puntuazioa, epaimahaikide bakoitza-
ren puntuak gehitu eta batez bestekoa izango da.
Epaimahaikide guztiek dute hitzegiteko eta puntua-
zioa jartzeko eskubidea.
- Puntu gehien duenari esleituko zaio beka eta horrek
hartuko ez balu, hurrengoari proposatuko zaio. Hala
ere, epaimahaiak bekarik ez emateko proposamena
egin dezake, lanen kalitatea nahikoa ez dela uste
badu.
6. BEKADUNEN BETEBEHARRAK
6.1 Bekaren onarpena adieraztea eta sinatzea emakida
jakinarazi eta 10 eguneko epean.
6.2 Lanaren garapenari buruz (egindakoa eta egiteko da-
goena), aurkeztutako proiektuaren araberako txosten
bat bidaltzea bekaren lehen sei hilabeteak igarota-
koan.
6.3 Eibarko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen
esku egotea egindako lanen ohar, zirriborro, aurrera-
pen eta emaitzak.
6.4 Aurreikusitako planaren edo ikertaldearen osaketaren
aldaketen berri ematea. Halakorik ezingo da egin Ei-
barko Udalaren eta Udako Euskal Unibertsitatearen
baimenik gabe.
6.5 Bekaren amaieran memoria (ikerlaren beraren azken
erredakzioa) aurkeztea. Lan horren hiru ale entrega-
tuko dira, tarte bikoitzez mekanografiaturik, koerlati-
boki orrialdeztatua eta koadernaturik, baita euskarri
informatikoan ere, Microsoft Word 2000 programan
edo horrekin bateragarria den formatoan.
6.6 Ikerlana entregatzeko azken epea betetzen ez bada,
justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, pe-
nalizatu ahal izango da. Epaimahaiak erabakiko du
emandako arrazoiak nahikoak diren ala ez. Bekaren
%8ko murrizketa egin ahal izango da, hil bakotxeko
atzerapenagatik.
6.7 Lanaren luzerak 100 eta 300 orrialde artekoa izan be-
harko du, orrialdeko 30 lerroz eta lerroko 60 idazki zei-
nuz, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten
orrialdeen kasuan izan ezik. Testua ez den elementu
oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren
bukaeran, eranskin gisa, txertatuko da. Era horretako
elementu bakoitzak behean bere azalpentxoa izan be-
harko du. Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko
100 orrialderen baliokidea izan behar du. Eranskine-
tako orrialdeak ez dira kontutan hartuko puntu hone-
tan zehaztutako gutxienekoak betetzeko.
6.8 Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren
berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu
euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.
6.9 Egileak bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean
aurkeztu beharko du, horretarako Eibarko Udala, UEU
eta lanaren egilearen artean eguna eta ordua ados-
tuta.
7. ORDAINKETAK
Ordainketa modu honetan egingo da, izapide administrati-
boak burutu ondoren:
- Kopuru osoaren %40a, beka ematen den une berean,
aurreordainketa moduan.
- Kopuru osoaren %40a, beka ematen zaionetik sei hi-
labetera, horretarako egindako lanaren eta egingo
duenaren azalpen-txostena aurkeztu beharko duela-
rik, 6.2. oinarriaren arabera.
- Gainontzeko %20a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu
ondoren.
Lana amaituko ez balitz, bekadunak jasotako diru guztia
itzuli beharko lioke udalari. Ikerlanak sor ditzakeen gastuak
bekadunaren kontura joango dira.
8. LANEN JABETZA
Lanen jabea Eibarko Udala izango da. Udalak berarentzat
gordetzen du ikerketak osoki edo/eta partzialki erreprodu-
zitu, argitaratu eta plazaratzeko eskubidea, bere kabuz edo
beste erakunderen baten hitzarmenez, lehentasunez
Udako Euskal Unibertsitatearekin, egoki deritzonean. Beti
ere, lanaren egilea edo egileak aipatu beharko ditu.
Sortutako materiala aurkeztu eta urte biko epean Udalak
argitaratu ez badu, egileak edo egileek material hori erabili
ahal izango du(te) egokien iruditzen zaio(e)na egiteko. Egi-
leak edo egileek orduan, jasotako bekaren aipamena egin
beharko du(te) (bekaren eta beka eman duen erakundearen
eta laguntzailearen izenak jarriz) eta Udalari argitaratutako
lanaren 20 ale eman beharko dizkio.
9. GORABEHERAK
Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak betebe-
har hauetan aurreikusi gabeko gorabeherak konpondu ahal
izango dituzte. Era berean, beka indarrik gabe utzi ahal
izango dute, onuradunak betebehar hauetako eginbeha-
rrekoak betetzeke lagako balitu(zte).
Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea
dakar.
IX. Juan San Martin beka 2009
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to