Agur, lagunak.
Hortik norbait balego: ba al dakizue nola agerrarazi web orri baterako
lotura gure blogetako erantzun batean? Hots, urdinez agertzeko, bertan
klikatu eta web orria ager dadin. Blogeko artikulu nagusiaren barruan
badakigu (jakina), baina erantzunetan ez dut gogoan nola zen (inoiz
jakin dudala uste dut; komatxoak + bi puntuak + helbideak ez du
funtzionatzen, desde luego).
Enfin, barkatu zuek molestatzeagatik igande batean.
Ondo izan
Iban Zaldua.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.