Aurreko mezua txantxetakua zan noski.

Izan be, askotan ibiltzen naiz gure "ezker" iraultzaillian kontura adarra jotzen. Pribatuan jakiña, ez dot nahi-eta bixamonian kotxia erreta topau.

Grazia asko egitten desta, esate baterako, herriko "gutarrak" Mugimenduko diskurtsuetako modismuak kaleko berbetan integratzen dittuezenian. Halan, euskalkiz normal berbetan gabizela, halako baten gauza soziopolitikuetaz hasten garazenian automatikoki hasten dira "haratago", "gertuago", "ostirala" eta halakuak esaten, konturatu barik.

"Bizi dugun salbuespen egoerian" lelua be xelebria da. Garunak ez dabenian emoten, beti etortzen diraz ondo halako komodiñak gauzak esplikatzeko.

Baiña, duda barik, broma krudelenak erasuen aurrian egitten diran erantzunen kontura urtetzen jataz. Altabozetatik berbarua entzun orduko, aurretixaz esaten dot: "Baietz nik jakin zerena dan deialdixa: manifa eta enkarteladia". Eta gehixenetan asmau. Bueno, ez, orijinalak izan nahi dabenian badakixe-eta beste errekurtso apurtzaille bat erabiltzen: trikipoteua.

O.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to