Atzo, lagun batekin berbetan, goi politikan jiran jardun genduan. Azken
aldiko gertaera politikoen inguruan, teoria diferente bi izan genittun,
honetxek:
- PSOEk, bere interesen arabera, gura dabena egitten dau ezker
abertzaliakin, Herri Batasunakin, gura dabenian legala da, gura dabenian
ilegala, erdizka...
- PSOE eta HB berba eginda daoz "prozesuak" aurrera egin daixan, eta kontu
batzuk akordatuta:
. e.t.a. eta kaka borroka geldi;
. alderdi politiko ilegala, baina sindikatua legala;
. EAJ, Aralar, hirukoitza fuera;
. protestarik ez P.Lopezen gobernuan kontra, ez dago "zeuen karguak ez
dira zilegiak, guriak dira..."
Neu, lehen, lehenengo eritzikua nintzan, baina oin ez dot bigarrena
baztertzen. Makiabelikoa? Konspiraziñuaren teoria? Ederra? Zeuek eritzirik bai?_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.