Ona web orri hori.

Horrekin loturik, atzo, La2en, oso erreportaje interesgarria,
Espainiako gerran Francoren alde ibili ziren boluntario italianoei
buruz.

Haietako batek, momentu batean, barre antzeko bat egiten zien reketeei:
erasoa jotzean aurretik bat gurutze handi batekin zihoala, beren
fedearen erakusgarri, eta noski, tiroa jasotzeko aukera asko
samarrekin.

Ohiturik gaude ikusten eta entzuten historia-modu bat: errepublikaren
aldeko zintzoak, bestaldeko gaiztoen kontra; eta nik ez dut hori
zalantzan jarriko, baina sarritan ahaztu egiten zaigu jende idealista
alde bietan zegoela.

X.

El 25/05/2009, a las 16:50, Gari Araolaza escribió:

Kalamuako argazkiren baten bila Reketeen webgune bat aurkitu dut.

Gaiarekin interesa duzuenok igual ezagutuko zenuten, baina badaude
argazki kuriosoak, lubakiak, babeslekuak eta Kalamuako maldan zegoen
Tomas Meabe delako etxea ere ikusten dira:

http://www.requetes.com/navarra.html

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to