2009/5/28 Imanol Trebiño <[email protected]>: > baina ETB2an pelikula bat euskaraz bota eben, eta ointxe pelikula > bat ingelesez espainolezko azpititulurekin. > Ze logika dagoen baakizue??
Nik ez dakit ez ote den goiz, oraindik ez ziren aklaratuko eta. Nik ere zapping une pare baten ikusi nituen filma horren zatiak, eta konturatu nintzen batzuetan ingelesez eta besteetan espainolez ari zirela, ingelesez zebiltzanean azpitituluekin. Joan naiz programaziora begiratzera eta kontua da atzoko filmaren izena "Spanglish" zela. http://es.wikipedia.org/wiki/Spanglish_(pel%C3%ADcula) . Hau da, badirudi pelikula elebiduna zela. Yankien azpitituluak ingelesez ikusiko zituzten, eta guk alderantziz. Izan ere, hizkuntza kontuak azaltzen direnean filmetan, bikoiztean ez dira konpontzeko errazak izaten, adibidez: Demagun cow-boy bat El Pasotik aurrera Mexicora iristen dela. Teoriaz bera ingelesez ari da nahiz eta guk doblajean gaztelaniaz entzun. Demagun mexikar batekin ulertzeko zailtasunak dituela, berak ez dakielako espainolez eta mexikarrak ez dakielako ingelesez. Egoera absurduak izaten dira, beti esaten dute "No hablo su idioma", "No hablo español" esan beharrean, eta guretzat biak ari dira hizkuntza berdinean! Horrelakoetan nire antena diglosikoak piztuta egoten da eta egoera horiekin barre pixka bat egiten dut. Zergatik ez ote dituzte filmak azpititulatuko, pentsatzen dut barnean. Imanol, eta zein pelikula bota zuten ba, euskaraz? Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
