Beste propaganda pixka bat:

Gaur astezkena hilak 3, arratsaldeko 7etan Portalean (3. solairuko
ikastaro gelan, oker ez banago) ospatuko dugu Eibarko Parte-hartze
Mahaiaren konstituzio bilkura. Bilera garrantzitsua da eta etortzeko
deia egiten dizuegu.

Bertan, orain arteko lanaren aurkezpena egingo da, zuzendaritzako
kideak hautatu eta lantaldeak osatuko ditugu. Deialdia irekia da eta
Parte-hartze Mahaian jardun nahi duen edonorentzat irekita dago.
Zabaldu mezu hau ahal duzuen neurrian. Eskerrik asko.

Parte-hartze Mahaiaren helburu nagusia herritarrek erabaki publikoetan
parte-hartu dezaten bultzatzea da. Ofizialki gaur osatzen denez,
bilera irekia da eta Eibar hobetzeko interesa duen edonori luzatzen
diogu gonbita.

Informazio gehiago hemen:

http://groups.google.com/group/eibar-herri-mahaia

Animatu eta etorri proiektua ezagutzera besterik ez bada ere.

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to